Dagoeneko kontua dut Eman izena!

Galdera azkarrak

  • Ez duzu jakinarazpen berririk

Nola parte hartu

Bizkaiko Foru Aldundiak gazteen partaidetza-programa berria bultzatu du, gazteriaren eskari nagusiak erakundeetara helaraztea helburu duena, gazteen eta Aldundiaren arteko komunikazioa eta lotura zuzena sendotzeko asmoz.

Gazteentzat zuzendutako ekimen integralak definitzea, sustatzea eta koordinatzea da helburua, euren eskubideak bermatzeko, autonomia sustatzeko eta gizartean parte-hartzea indartzeko.

PROIEKTUAREN ZATIAK

Entzute fasea

1. ENTZUTE FASEA

  • Gazteen egunerokoan eragin handiena duten gaietan duten iritzia jakin nahi dugu.
  • Zein erronkei egin beharko lieke aurre Bizkaiko Foru Aldundiak gazteekin lotuta?
  • Parte hartzera gonbidatzen zaitugu! Bete inkesta eta partekatu zure iritzia gazteek aurre egin behar dituzten arazoei buruz.

2. DELIBERAZIO FASEA: HITZ EGIN DEZAGUN!

  • Azter ditzagun inkestetan agertu diren arazo nagusiak. 
  • Hausnartu ditzagun horiei aurre egiteko estrategia eraginkorren inguruan. 
  • Proposamenak garatu ditzagun gazteak kaltetzen dituzten arazoak sahiesteko, esku hartzeko eta konpontzeko, gazteek bultzatutako eta gazteentzako egindako ikuspegiekin.
Deliberazio fasea
Eragin fasea

3. ERAGIN FASEA

  • Proposamenak eta hausnarketak Bizkaiko Foru Aldundira helaraziko dira. 
  • Bildutako ideiek gazteen beharrak etorkizuneko gazte-politiken diseinuarekin lotzeko oinarri izango dira. 
  • Gazteen ahotsa erabaki-hartze prozesuetan kontuan hartzea bermatuko da.

AUSARTZEN ZARA?

Gazteen parte-hartze erreala eta dinamikoa bultzatu nahi dugu, Bizkaiko gazteak protagonistak izan daitezen, haien beharrak eta interesak adieraz ditzaten eta haien orain eta etorkizunean eragina duten erabakietan aktiboki parte har dezaten.

Parte hartzea