Galdera azkarrak
Bizkaiko Foru Aldundiak webgunearen eta haren edukien (testuak, irudiak, soinuak, audioa, bideoa, diseinua, sormen-lanak, softwarea) jabetza industrial eta intelektualeko eskubide guztiak dauzka.
Erabiltzaileen datuen bilketa eta tratamendua konfidentzialtasun zorrotzenean egingo da. Era berean, legez eskatutako datu pertsonalen babeserako segurtasun-neurriak hartu dira eta horretarako behar diren baliabide eta neurri tekniko guztiak ezarri dira, emandako datu pertsonalen galera, erabilera okerra, aldaketa, baimenik gabeko sarbidea eta lapurreta saihesteko.
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (aurrerantzean, DBEO), 2016ko maiatzean argitaratua eta 2018ko maiatzaren 25etik aurrera aplikagarria, Europar Batasun osoan zuzenean aplikatu beharreko araua da, pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez.
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalen bermeei buruzkoa (aurrerantzean, DBOEDB), erregelamendu hori ordenamendu juridikora egokitzeko eta herritarren eskubide digitalak bermatzeko sortu zen.
16/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Euskal Datuak Babesteko Agintaritzari buruzkoa, Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatu beharreko araudiaren antolamendua eta funtzionamendua Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren (EB) arabera egokitzen du.
311/2022 Errege Dekretua, maiatzaren 3koa, Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duena, 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 156.2 artikuluan jasotako sektore publikoa segurtasun-eskakizunetara egokitzea du helburu.
7/2023 Legea, ekainaren 29koa, Euskadiko Zibersegurtasun Agentziari buruzkoa. Agentziaren sorrera eta eginkizunak ezartzea du helburu, zibersegurtasunean gaitasuna sustatzeko eta garapen digital segurua bultzatzeko.
Lotura legera
Bizkaiko Foru Aldundiak, bere eskumenen eta legezko betebeharren esparruan, datu pertsonalen tratamendua behar duten zerbitzu publikoak eskaintzen ditu. Horietan guztietan, datuen babeserako indarrean dagoen araudiak ezarritako berme juridikoak betetzen dira. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiaren informazio-sistema etengabe egokitzen ari da Segurtasun Eskema Nazionalak eta aplikatu beharreko gainerako informazio-segurtasuneko araudiak eskatzen dituzten baldintza, printzipio eta segurtasun-neurrietara.
DPD (Datuen Babeserako Ordezkaria):
Datuen Babeserako Ordezkariaren funtzioak, erantzukizunak, estatutua eta lantaldea Bizkaiko Foru Aldundiko datuen babesaren eta informazioaren segurtasunaren arloko unitate organiko eskudunaren zuzendaritzaren esku daude. Horiek guztiak 81/2023 Foru Dekretuan (uztailaren 4koa) arautzen dira, eta bertan onartzen da Bizkaiko sektore publiko foralaren informazio-segurtasun eta datu pertsonalen babeserako politika. Dekretu hori 2023ko uztailaren 6ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (130. zk.) argitaratu zen.